HIPOPRESIBOAK

Gorputz-jarrera ona duzu?

Hipopresiboak
Zer dira?

Gimnasia honek onura asko ematen ditu gure gorputz-jarreran, bertan zentratzen baita.

Gerrialde-abdomeneko zerrenda eta zoru pelbikoa (gernu-inkontinentziak) ditu lan-gune nagusi.

Erditze ostekoak, herniak eta jarrera-minak, besteak beste, tratamendu-helburu ona dira, zalantzarik gabe.

Hori guztia beti zure fisio-irakaslearen laguntzarekin eta gehienez 4 ikaslerekin.

Ezin gehiago eskatu!

Hipopresiboez gain, pilatesekin konbinatu nahi baduzu, klase mistoak dituzu eskura.

Bi modalitateak batuko ditugu biei ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Alde batetik, pilatesek ikuspegi dinamikoagoa emango digu, mugimenduaren kalitatea lehenetsiz lan egiten baitugu. Bestetik, hipopresiboak oso jarrera biziak dira, denbora laburrean mantentzen direnak; beraz, esan dezakegu lan estatikoagoak direla.

Zalantzarik baduzu, deitu guri eta arazorik gabe lagunduko dizugu!

OHARTARAZPENA! Hipertentsio arteriala eta haurdunaldia guztiz kontraindikatuta daude gimnasia abdominal hipopresiboa egiteko.

Zer diote gure bezeroek?

Arlo honetan aurkitu dudan profesionalik onena. Dedikazioa eta ahalegin handia paziente bakoitzarekin. Niretzat opari bat izan zen gomendatu zidatena, beraz orain nik gomendatzen dut!